XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau da, irakurleontzat Hnuy zuzena eta biluzia ez ezik, irekia ere bada (aurreko lanak baino irekiagoa, esango nuke nik neuk).

Irekia da poema askok are gehiago, bertso askok irakurketa ezberdinak eta inoiz kontrajarriak izan ditzaketelako G. Markuletak. Han izanik hona naiz liburuari buruzko erreseinan, Sarrionandia anbiguetatean maisu dugula zioen (1993: 2). eta, halaber, poema oso batek askok irakurketa literalaren ondoan eta berarekin batera irakurketa metaforikoa ere ametitzen duelako Horregatik, hots, lan honetan zehar interpretazio bat aurkeztearekin batera poemok irekita utzi nahi zutena ixten ari naizelako, beharrezkoa zait aurkeztuko dudana poemak agortzen ez dituen irakurketa posible bat besterik ez dela azpimarratzea. Bidenabar, irekitasunaren eta komunikazio bikoitzaren (komunikazio literala eta, aldi berean, metaforikoaren) alderdi hauek Metafora literatur kritikarako lanabes gisa: B. Atxaga. J. Sarrionandia izeneko ikerlan zabalagoan aztertuko ditut, bestelako hainbat alderdirekin batera. (ikus, adibidez, Ezagutzen duzu negua?, Zaurituarekin lubakian, Solas meteorologikoa, Untzigintza, Gereziak jateko sasoia iritsi da eta Iluntasuna nehurtzen).

Are gehiago, irakurketa ezberdinetara heltzeko aukera hori eskaintzeaz gain, poema ugarik (Inongo lekuak eta Ezagutzen duzu gure herria?, kasu) poemak dioena bera zalantzan jartzen du edota egin berri dugun irakurketaz duda-muda ernarazten gure baitan, dela galderen laguntzaz, dela paradoxen bidez, dela aurretik esandakoa hitz edo lerro bakar batekin irauliz.

Honela, gure zihurtasuna bonbilaren metalezko hari mehea / bezain larria dela (159. or.) gaztigatzen digun poesia hau bera zalantzari irekita dago, erlatibismoz elikatuta.

Egia bakar eta eztabaidaezinaren ezarpena dakarren diskurtso totalitario eta itxiari bizkarra emanez, dialogikoa, antidogmatikoa eta irekia den poesia jarri digu Iurretako idazleak esku artean.

Egia dialektikora lerratuz, tentsioz eta zalantzaz bizi da eta, areago, gu ere hala bizitzera bultzatzen gaitu: pentsamendua eta poesia bera elkarrizketa legez ulertuta, elkarrizketa horretan parte hartzera deitzen digu; zalantza haziak ereiten ditu, guztiaren gainean baita poemon euron gainean ere gogoeta egin dezagun.